Feeds RSS
Feeds RSS

lunes, 21 de junio de 2010

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA Gure gorputza barrutik eta kanpotik

GIZA GORPUTZA

GURE GORPUTZA BARRUTIK ETA KANPOTIK



SARRERA


Hautatutako unitate didaktikoa Lehen Hezkuntza lehenengo mailako ikasleentzat bideratuta dago. Unitate didaktiko honetan, haurrek gaiari buruz dituzten aurre ideiak ezagutuko ditugu eta gorputza barrutik eta kanpotik landuko dute. Zenbait ariketa lantzeko, youtubeko abestiak eta bideoak ere erabiliko dituzte eta margozteko parada ere izango dute ikaskuntza aspegarria ez izateko. Unitate didaktiko hau arbela digitalarekin landuko dutenez, jorratuko dituzten ariketak denon artean egingo dira.
Unitate didaktikoari hasiera emateko, aurreideiak lantzeko zenbait galdera landuko dituzte aurretiko ezagutzak errepasatzeko.Ondoren, planteatutako ariketak landuko dituzte.
Prozesu honetan hogeita bi ikaslek parte hartuko dute.

-AURREIDEIEN HELBURUAK:

• Gaiari buruzko aurretiko ezagutzak errepasatzea.
• Arbela digitalaren bitartez ikasleak adiago eta motibatuagoak egotea.

-HELBURU OROKORRAK:

• Gorputzeko atalak berrikustea.
• Giza zentzumenen erabilgarritasuna jakitea.
• Organo batzuk ikustea.
• Organoak gorputz barnean daudela eta haien bidez funtzionatzen duela jakitea.
• Digestio aparatua zer den eta zertarako balio duen jakitea.
• Arbela digitala erabiltzea.

-EDUKIAK:

-Nolakoa da giza gorputza
-Gorputzaren organoak
-Digestio prozesua
-Gorputzarekiko begirunea beraien gorputza ondo ezagutzeko eta maitatzeko.

AURREIDEIAK - GALDERAK

1. Zein desberdintasun dago mutilen eta nesken gorputzaren artean?
2. Zer gertatzen da janaria ahotik sartzen denetik uzkitik kanporatu arte?
3. Zergaitik egiten dugu kaka?
4. Zer gertatzen da jaten ditugun elikagaiekin?
5. Zer dago gure gorputzaren barruan? Eta kanpoan?
6. Zeintzuk dira ezagutzen ditugun zentzumenak?
7. Gorputzeko atalak lantzeko, hona hemen marrazki hau:




LEHENEGO JARDUERA

-Idatzi lauki bakoitzean dagokion gorputz atala:


• Zentzumenak:

Zentzumenak lantzeko, “txiki txiki txikia” kanta abestu eta dantzatuko ditu ondorengo letra eta bideoa ikusiz. Ipurdiak gora eta dantzatzera!

Txiki, txiki, txikia
ikusten naiz kalean.
Handitzen handitzen,
hasi naiz handitzen
txikia izanik
asko maite zaitut nik.
Bi begi ikusteko,
bi belarri entzuteko.
Handitzen, handitzen...
Sudurra usaintzeko,
ahoa dastatzeko.
Handitzen, handitzen...
Eskuak ukitzeko,
bi oinak ibiltzeko
Handitzen, handitzen
Burua pentsatzeko,
bihotza maitatzeko.
Handitzen, handitzen...

http://www.youtube.com/watch?v=l3kpYCktCOI&feature=related


BIGARREN JARDUERA

-Idatzi dagokion zentzumena:




HIRUGARREN JARDUERA

• Gorputzeko barruko atalak:

Gorputzaren barruan organoak daude. Organo horiei esker funtzionatzen du gorputzak. Hauek dira organoetako batzuk: giharrak, hezurrak, garuna, bihotza eta birikiak.

- Atalak margotu




• Digestio aparatua:

Digestio aparatua lantzeko, hona hemen “Erase un vez el hombre” bideoa.
http://www.youtube.com/results?search_query=ERASE+UNA+VEZ+LA+DIGESTION+1&aq=f

LAUGARREN JARDUERA

Hurrengo borobilean agertzen diren hitzak digestio aparatuan parte hartzen duten atalak daude. Hitzak ordenatu eta gero, ondorengo marrazkian kokatu.


BOSTGARREN JARDUERA

Honako definizio hauek irakurri eta gero, marra bakoitzaren ondoan idatzi dagokion izena:

AHOA: Gizakiek eta animaliek janariak hartzeko aurpegian duten irekidura.
HESTEA: Urdailetik ipurdiraino luzatzen de sabel mintzezko hodi luze, giharrehunez hornituta, lixiri-aparaturaen zati garrantzitsua.
URDAILA: hestegorriaren eta heste mehearen tartean gibelaren azpialdean dagoen boltsa gisako lixiriketa-aparatuaren erraia.
UZKIA: Lixiriketa egin ondoren, hondakin soliduak kanporatzeko hestelodiaren amaiera.



Hona hemen elikagaien bidaia:

Gure gorputzak funtzionatzeko, elikagaiak jan behar ditugu. Elikagaiak jaten ditugunean, gure barruan desagertzen direla dirudi. Baina, egia esan, elikagaiek bidaia bat hasten dute orduan, digestio-aparatuan osatzen duten hainbat barne-organotan zehar.
Bidaia horretan zehar, elikagaiak oso zati txikitan zatitzen dira, mantenugai izeneko zatietan, elikagaiak dituen substantzia erabilgarrietan. Digestio izena du elikagaiak mantenugaitan zatitzeko prozesuak.
Elikagaiek handakinak ere badituzte, eta ez dira aprobetxatzen.Hondakin horiek gorozkiak osatzen dituzte, eta kanporatu egiten dira uzkitik.

SEIGARREN JARDUERA

-Irakurritakoa kontutan hartuz, ordenatu ondorengo marrazkiak. (Ahoa , urdaila hesteak eta uzkia)




LEHENENGO JARDUERAREN NONDIK NORAKOAK:

• DESKRIBAPENA:

Lehenengo jarduera honetan, gorputz kanpoko atalak lantzen dira. Lehendabizi, marrazki baten bitartez, gorputzeko atalak errepasatuko dituzte eta ondo barneratu dituzten edo ez jakiteko, arbela digitalaren bitartez hutsuneak beteko dituzte.

• HELBURUAK:

o Gorputz kanpoko atalak jakitea.
o Arbela digitalaren bitartez kontzeptuak hobeto barneratzea.
o Gorputza hobeto ezagutzea.
o Talde lanean aritzea
  • EDUKIAK
KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK

- Teknologia berrien erabilera.
-Gorputzeko kanpoko atalak ezagutzea. - Gorputzeko kanpoko atalak kokatzen jakitea.
- Arbela digitala erabiltzen jakitea. - Material, tresnak eta ikastolarekiko ardura.
- Gaiarekiko interesa.

• ESPAZIOA

Gela barruan

• DENBORA

30 minutu

• MATERIALA

Arbela digitala

• TALDE MOTA

Hogeita biak

BIGARREN JARDUERA NONDIK NORAKOAK:

• DESKRIBAPENA:

Bigarren jarduera hau, zentzumenak lantzeko egina dago. Lehendabizi “txiki txiki txikia” kanta entzungo dugu.Kanta honetan, gorputzeko zenabit atal lantzeaz aparte, giza zentzumenak ere garatzen ditu. Ondoren, ikusitakoa barneratu duten jakiteko, bost zentzumenen organoak idatzi ditugu, bakoitzari dagokion zentzumean kokatzeko.

• HELBURUAK

o Talde lanean aritzea
o Kantaren bitartez entzumenaren zentzumena lantzea.
o Giza zentzumenak lantzea.
o Giza gorputza hobeto ezagutzea.
o Musikaren bidez ikastea eta gozatzea.
o Arbela digitalaren bidez musika entzun ahal dela jakitea.

• EDUKIAK

KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK

- Teknologia berrien erabilera.
-Zentzumenak ikastea. - Arbela digitala erabiltzen jakitea.
- Zentzumenak ezagutzea eta desberdintzea. - Material, tresnak eta ikastolarekiko ardura.
- Gaiarekiko interesa.
- Parte hartzea.

• ESPAZIOA

Gela barruan

• DENBORA

30 minutu

• MATERIALA

o Arbela digitala

• TALDE MOTA

Hogeita biak.

HIRUGARREN JARDUERAREN NONDIK NORAKOAK:

• DESKRIBAPENA

Hirugarren jarduera honetan, gorputzaren barruan organoak daudela jakinarazteko egina dago. Hau lantzeko, ikasitako zenbait organo kolore desberdinez margoztea proposatzen da, betiere arbela digitalaren bitartez.

• HELBURUAK

o Gorputz barruan organoak daudela jakinaraztea.
o Margozteaz gozatzea
o Gorputzeko ezinbesteko organoak jakitea.
o Arbela digitalaren bitartez marrazten jakitea.
o Talde lanean aritzea.


• EDUKIAK

KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK

- Teknologia berrien erabilera.
-Gorputzeko barruko organoak ezagutzea. - Gorputzeko organo batzuk ikastea eta identifikatzea.
- Arbela digitala erabiltzen jakitea. - Material, tresnak eta ikastolarekiko ardura.
- Gaiarekiko interesa.

• ESPAZIOA

Gela barruan.

• DENBORA

30 minutu.

• MATERIALA

Arbela digitala

• TALDE MOTA

Hogeita biak.

LAUGARREN JARDUERAREN NONDIK NORAKOAK:

• DESKRIBAPENA

Laugarren jarduera honetan, digestio aparatua lantzen da. Haurrek ikasteaz aparte, beraien atentzioa bereganatzeko, “erase una vez el cuerpo humano” –ko bideo bat jarriko dugu digestio aparatua zer den jakin dezaten. Hau ikusi eta gero, arbela digitalarekin ere, digestio aparatuko organoak desordenatuta daudela, hauek ordenatu behar dituzte.

• HELBURUAK

o Bideoaz gozatzea eta ikastea.
o Talde lanean aritzea.
o Digestio aparatua ulertzea.
o Kontzentratzea.

• EDUKIAK

KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK

- Teknologia berrien erabilera.
-Digestio aparatua ikastea. - Digestioaren funtzionamendua ezagutzea.
- Arbela digitala erabiltzen jakitea. - Material, tresnak eta ikastolarekiko ardura.
- Gaiarekiko interesa.

• ESPAZIOA

Gela barruan.

• DENBORA

45 minutu.

• MATERIALA

Arbela digitala.

• TALDE MOTA

Hogeita biak

BOSTGARREN JARDUERAREN NONDIK NORAKOAK:

• DESKRIBAPENA

Digestio aparatuaren organo garrantzitsuenak ezagutzeko eta barneratzeko (ahoa, hesteak, urdailak eta uzkia) zenabit definizio jarri ditugu eta ondoren hauen kokapena badakiten jakiteko marrazki baten bitartez landuko dute ariketa.

• HELBURUAK

o Definizioak lantzea.
o Talde lanean aritzea.

• EDUKIAK

KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK

- Teknologia berrien erabilera.
-Digestio aparatuko organo batzuk ikastea. - Digesti aparatuko organo batzuen izenak ikastea eta hauen funtzioa ezagutzea.
- Arbela digitala erabiltzen jakitea. - Material, tresnak eta ikastolarekiko ardura.
- Gaiarekiko interesa.

• ESPAZIOA

Gela barruan

• DENBORA

30 minutu

• MATERIALA

Arbela digitala.

• TALDE MOTA

Hogeita biak.

SEIGARREN JARDUERAREN NONDIK NORAKOAK:

• DESKRIBAPENA

Gorputz atalak, organoak… behin jakinda, egokia ikusi dugu janariaren ibilbidea azkenengo ariketa bezala jartzea. Gai hau lantzeko, janariaren ibilbidearen teoria irakurri eta gero, zenbait argazki txertatu ditugu janariaren ibilbidea ordenatzeko.

• HELBURUAK

o Janariaren eta gorputzaren garrantzia lantzea.
o Gorputzaren erabilgarritasuna lantzea.
o Teknologia berriak lantzea.

• EDUKIAK

KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK

- Teknologia berrien erabilera.
-Janariaren ibilbidea jakitea. - Janariak egiten duen ibilbidea ezagutzea.
- Arbela digitala erabiltzen jakitea. - Material, tresnak eta ikastolarekiko ardura.
- Gaiarekiko interesa.

• ESPAZIOA

Gela barruan

• DENBORA

30 minutu

• MATERIALA

Arbela digitala

• TALDE MOTA

Hogeita biak.


ERRUBRIKA

EBALUAZIO IRIZPIDEA BAI/EZ

Arbela digitalarekin jarduerak egitea lortu dute.
Zentzumenak zer diren ikastea lortu dute.
Giza gorputzaren kanpoko atalak ezagutu eta barneratu dituzte.
Gorputz atalen garrantziaz ohartu dira.
Organoak zer diren eta zertarako balio dute ikasi dute.
Janariak egiten duen ibilbidea barneratu dute.

ONDORIOAK

Lana burutzeko ez ditugu zailtasun aipagarririk aurkitu. Helburuak, edukiak, aurreideak… guk pentsatutakoak izan dira. Jarduerak taldean adostu genituen eta guk asmatutakoak izan dira orokorrean. Sekuentzia didaktikoa egiterakoan Kontutan izan ditugu Lehen Hezkuntzako testu liburu batzuk.
Nahiz eta lana egitean zailtasun handirik ez izan, denbora asko eman dugu egiteko. Esan beharra dago, taldekideen arteko giroa egokia izan dela, oso ondo moldatu gara gure artean. Lan handia egin dugu, genituen eta ditugun helburuak lortzeko.
Sekuentzia didaktiko bat egiteko, arbela digitala erabiltzen dugun lehenengo aldia izan da; beraz, normala da halako zailtasunak izatea. Hala ere, esperientzia positiboa izan da eta guztiz aproposa ikasteko eta irakasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario