Feeds RSS
Feeds RSS

lunes, 21 de junio de 2010

Mafalda - "El televisor" (Bigarren ekarpena)



IRUZKINA

Bideoan argi ikusten da gaur egun teknologiak gure gizartean duten garrantzia.Aintzinean, gure guraso edo aititen garaian, etxean telebista bat edukitzea prestigio edo luxuzko gauza bat zen.Gauza bera gertatzen da etxeko garbigailuarekin, lehen arropa errekan edo ikuztarrian garbitzen zen. Pixkanaka-pixkanaka, gure gizartea eraldatu egin da eta teknologiak gure gizartean sakonki sartu dira.Gaur egun nork ez dauka telebista bat etxean?Oso arraroa egiten da entzutea etxeetan telebistarik ez izatea edota ikastolan, lanean, liburutegietan, musoetan… pentsaezina litzateke gure egunerokotasuna ordenagailurik gabe bizitzea.


Mafalda oso txarto sentitu da ikaskide guztiak bere gainean jarri direnean telebistarik ez zuelako. Burumakur etxera ailegatu eta bere aitari telebista bat erostea eskatu dio.

Gaur egun ordenagailuak ezinbestekoak dira hainbat langile eta ikasleentzako eta zer ezanik ez gaur egungo eskoletan. Gaur egungo umeak ez dira informatikari adituak, erabiltzaileak besterik ez dira, onak edo txarrak, baina erabiltzaileak besterik ez.Gurasoek ez dute beldurrik izan behar haurrek ordenagailuetan ibiltzen ikustean, honako arau hauek jarraizen badituzte:

• Inork ez du ordenagailurik izango bere logelan.
• Seme-alaba bakoitzaren adinaren arabera, konexio ordutegi bat bete beharko da.
• Etxerako lanek eta beste eginbeharrek lehentasuna izango dute txata eta horrelakoen aurrean.
• Afaria deskonektatzeko eta biltzeko une bat da.
• Interneten, sekula ez dute datu pertsonalik emango.
• Inoiz ez dute ezezagun batekin hitzordu bat adostuko.
• Susmagarria egiten zaien edozein proposamenaren berri eman beharko digute.
Laburbilduz, esan beharra dago, Ordenagailua gazteen garapen intelektuala eta euren gaitasunerako baliabide ezin hobea dela.

Bideo hau aukeratu genuen bi arrazoiengatik: alde batetik, Mafalda pertsonai ospetsua delako eta beraren istorioak famatuak eta mezuz betetak daudelako; eta bestetik, aipatzen den gaia, gaur egun haurretan ikusten dugun arazoetariko bat delako. Zenbat ume daude, etxean telebistarik edo ordenagailurik ez dutenak? eta baten bat ez izatekotan arazoa sortu daiteke?. Horrelako galderak erantzun daitezke bideo honen bidez eta gainera dibertigarria da.

Informazio iturria youtube programaren bidez jasotako bideoa da hauxe hain zuzen ere:

http://www.youtube.com/watch?v=QqrmAM2v4xQ

1 comentario:

Yurdana-Nahikari-Nerea dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.

Publicar un comentario