IRUZKINA
Ekarpen hau hautatu dugu zuzenean jorratzen duen gaia interesgarria iruditu zitzaigulako. Gaur egun, teknologia berriak hartu ohi duten garrantzia, batez ere hezkuntza, gero eta handiagoa da; baina, ez dugu ahaztu behar metodologia tradizional batzuk ere oso onuragarriak izan ohi direla urteetan zehar. Mundua, orokorrean garapen maila altua jasan du, hala ere ez ditugu ahaztu behar betidanik erabili diren ohitura batzuk
.Garrantzia eman behar diegu teknologia berri hoiei, baina beti mantendu behar dugu erabilpenaren oreka. Hau da, ordenagailuak, telebista…eta abarrekoak erabiltzeko zaletasunak gero eta ugariagoak dira. Hala ere, ez dugu ahaztu behar liburuak irakurtzeak, eskuz egindako lanak… ere oso garrantzitsuak direla. Haurrek, teknologia berri guztiak, nolabait nahiago dute liburuak irakurtzeak baino; hori ez litzateke guztiz onuragarria izango haien garapenerako. Oreka mantendu behar dugu metodologia desberdin hoien artean.
Garapena ez da guztiz egokia izango metodologia bat bestearen gainean jartzen bada, beraz bien arteko desberdintasunak mugatu behar ditugu. Teknologia berriak eragina positiboa izan ditzakete haurrengan, haien erabilpena mugatuta badago. Hau da, haurrek askatasun osoa izan behar dute mundu horretan mugitzeko, informazioa hautatzeko, gauza berriak ezagutarazteko… eta guztiz konforme gaude hezkuntzarako eskaintzen duten aukerak anitzak eta eragin handikoak direla; baina kontuz, kontrola izan behar edo markatu behar dugu. Teknologia berriak ez dira hezkuntzan erabilgarriak diren metodologia bakarrak.
Laburbilduz, haurren garapena aurrera doan heinean, gizartea eta teknologiak ere garatu egin behar dira; baina ezin ditugu ahaztu behar betidanik garrantzia izan duten bestelako ohiturak ere bultzatu behar ditugula edo, gutxienez, mantendu. Irakurtzeko joera eta eskuz idazteko ohiturak gero eta gutxiago ikusten ditugu haurren artean; ordenagailuaren erabilera, aldiz, egunero ikusi dezakegun kontua da. Gainera, gero eta gazteago hasten dira halako joerak ikasten .
Argazki hau aukeratu dugu, interesgarria delako ikusten den irudia eta gainera bultzatzen den mezua edo antzeman dezakegun gaia, gaur egun gertatzen den arazoa da. Argi dago teknologia berriak erabiltzeak ezinbestekogauza dela baina ez dugu ahaztu behar liburuak ere baliabide oso garrantzitsuak direla. beraz argazkia jarri genuen, kontrastea eta desbedintasun hori zehazki ikusten delako.
Informazio iturria google bilatzailean aurkitutako irudia.
http://blog.educastur.es/cuate/files/2008/09/leer.gif





No hay comentarios:
Publicar un comentario