IRUZKINA
Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta aurten Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasgelak hasi dira erabiltzen.
Ikusi izan dugunez, haur bakoitzak ordenagailu bat izango du, modu honen bidez, haurrek ordenagailuak manejatzen ikasiko dute. Hots, etorkizunerako prestatuagoak egongo dira, teknologia berriak gure eguneroko bizitzan erabiltzen baititugu. Gainera, haurrak motibatuagoak egongo dira; beraiek ordenagailuak aisialdian, hau da, denbora pasa moduan erabiltzen dute. Horregatik, ikastolan ohartuko dira, teknologi berri honen bidez ikastea ez dela aspergarria izango.
Hala eta guztiz ere, uste dugu idazmena (arkatza eta paperaren erabilera) ez dela alde batera utzi behar eta egunero lantzea oso garrantzitsua dela. Hau dela eta, gure aburuz, bai betiko metodoak bai aurrerakuntzak hezkuntza osatua ekarriko dute.
Bideo hau aukeratu dugu, gu etorkizunean irakasleak izango garelako, horregatik beti informatuak egon behar gara hezkuntzan gertatzen diren aurrerakuntzez.
Errekurtsoak: eskola 2.0 programak eskainitako informazioa, ordenagailua eta youtuben aurkitutako bideoa.
Hona hemen ekarpen honen informazio iturria:
www.youtube.com/watch?v=RaeJPxLWps





No hay comentarios:
Publicar un comentario