Feeds RSS
Feeds RSS

lunes, 21 de junio de 2010

LIVESTREAM-PROCASTER



Helburu hezitzaileak:


Alde batetik programa ezagutzea eta erabiltzen ikastea dugu helburu. Eta bestetik, haurrek ordenagailuan egiten duten guztia grabatzeko aukera izatea. Programa honen bidez, haurrek informazioa eskuratzeko eta antzemateko erraztasun handiagoak dituzte.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitiak:

- Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna. Programa honen bidez ez dituzte teknologiaren arloko gaiak soilik jorratzen, baizik eta beste arloko baliabideak eta informazioa ere eskuratu dezakete.

- Ikasten ikasteko gaitasuna. Programa erabiltzen eta ezagutzen ikasten duten bitartean beste arloko gaiak ere ikasten dituzte; hala nola, hizkuntza, komunikazioa...Grabaketak egiterakoan kontutan hartu behar dugu, alderdi desberdinak jorratzen ditugula. Programa ikasiko dute eta bitartean haurrek dituzten interesekin zerikusia duten gauzak burutu ditzakete.

- Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. Programa honen bidez komunikatzeko gaitasuna aldarrikatu nahi dugu. Hizkuntza trataera landuko dute; bestetik, beraien ideiak edo erakutsi nahi duten informazioa komunikatu dezakete, baliabide honen bidez.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Jasoko duten informazioa tratatzeko aukera ezinhobea da. Teknologia digitala erabiliko dute beraien garapena bultzatzeko. Gainera programa hau erabiltzen duten bitartean, bestelako programak ere ikusi dezakete.

- Gizarte eta herritartasunerako gaitasuna. Besteekin komunikatzeko eta harremanak izateko erabilgarria izan daiteke.

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Norberak dituen ideiak, printzipioak...aldarrikatzeko aukera paregabea da. Bakoitzaren garapen pertsonala handitu daiteke halako ariketak eginez, haurren imajinazioa aske utziz.

Nori zuzendua:

Ikasleei zuzenduta dago erraz erabiltzeko programa baita. Irudimena eta hizkuntza lantzeko oso egokia. Bere erabilpena ez da oso zaila izaten eta edozein mailan erabili daiteke lan egiteko...Esan behar da helduentzako programa izan daitekeela.

Abantailak:

Programa honen bidez lan egin daiteke modu dibertigarri batean eta dohaineko programa da.

Erabilitako errekurtsoak:

Ordenagailua, internet eta pixton programa bera daukagu. Hala ere lehendik jasotako informazioa ere lagungarria izan daiteke.

Baliabide txertatua:

http://www.livestream.com/

LIVESTREAM-PROCASTER (GUREA)

Watch live streaming video from neyu at livestream.com

Klasean nola erabili:

Programa honen bidez, bideoak egin daitezke informazioa jakinarazteko eta lan egin daite haurrekin zerikusia duten gaiak jorratuz. Hau da, haurren interesak kontutan hartu ditzakegu programa erabiltzerakoan.

Beharreko baliabideak:

Ordenagailua eta internet.


HIRU TUTORIALAK









No hay comentarios:

Publicar un comentario