Galdakao (Galdácano gaztelaniazko grafiarekin) Bizkaiko udalerria da. Bilboaldean dago eta Txorierri, Durangaldea eta Arratiako eskualdeekin egiten du muga. Bilboko gune metropolitarreko herririk ekialdekoena da, bai eta Bizkaiko zortzigarrenik populatuena ere.
Usansolo auzoa nabarmena da, herri izaera duena eta herrigunetik kanpo dagoena. Zerbitzuei dagokienez Galdakaoko Ospitalea azpimarratu behar da, Usansolon dagoena hain zuzen ere.
Inguru naturala eta kokapena
Galdakao Bilboaldean kokatzen da, Gangurengo mendilerroaren magaletan. Orokorrean erliebea malkartsua da eta altuera ertaineko mendixka ugari ageri da. Mendixka horien artean, nabarmenenak dira Arrezurriaga (329 m), Txispamendi (221 m) eta Santa María (476 m). Udalerriaren hegoaldean bestalde, Upo mendia (556 m) eta Mandoia mendia (640 m) ageri dira. Bestela, Ibaizabalek herria zeharkatzen du ekialdetik etorria eta mendebaldean kilometro gutxira Nerbioi ibaiarekin bat egiten du, Basaurin.
Galdakaok Zamudio, Lezama eta Larrabetzurekin egiten du muga iparraldean, hegoaldean Zaratamo eta Zeberiorekin, ekialdean Amorebieta-Etxano, Lemoa eta Bediarekin eta mendebaldean Etxebarri eta Basaurirekin
Historia
Galdakao hiri nafarra izan zen, harik eta XIII. mendean Gaztela Mendebaldeko Nafarroaz jabetu arte. Galdakao XII. mendean merkatarien bide gurutze garrantzitsua izan zen. Malmasingo gaztelua Gaztelako tropen esku geratu eta gero, Santxo Galdakaokoa bidali zuten errege nafarrek Galdakao inguruaren defentsa gauzatzera. Galdakaoko Isasi eta Isasigoikoa dorretxeak Santxo Galdakaoko jaun nafarrarenak ziren. herriaren agerpenaren data zehatza ezagutzen ez den arren, mende batzuk geroago, XIV. mendeko dokumentu baten arabera, bertako biztanleek herrixka Bilboko auzo bezala eskatu zioten Bizkaiko Jaunari. Galdakao hortaz Bilboko auzo bat izan zen 1630ra arte. Ondoren Uribe eskualdeko elizate moduan Bizkaiko batzar nagusietako 38. jarlekua bete zuen.
Berez nekazal herria zenean industria ustiapena nagusituz joan zen XIX. mendetik. Harrobi, burdinola eta lehergailuen industriek garrantzia izan zuten. Industrializazioaren erabateko garapenarekin batera, Galdakaoko biztanleria asko hazi zen, eta hamarkada gutxiren buruan biztanleria hamarkoiztu egin zen.
Berez nekazal herria zenean industria ustiapena nagusituz joan zen XIX. mendetik. Harrobi, burdinola eta lehergailuen industriek garrantzia izan zuten. Industrializazioaren erabateko garapenarekin batera, Galdakaoko biztanleria asko hazi zen, eta hamarkada gutxiren buruan biztanleria hamarkoiztu egin zen.
Jaiak eta ospakizunak
Kultur EtxeaHerriko jaiak iraila erdialdean ospatzen dira, Gurutze Santuaren omenez. Jaien egun nagusia irailaren 14a da, eta ekitaldi nagusienak egun horren inguruko bi astebururik hurbilenetan antolatzen dira.
Urtean zehar, ihauteriak, eta San Juan eguna ere ospatzen dira, otsaila eta ekainaren 23an.
Urtean zehar, ihauteriak, eta San Juan eguna ere ospatzen dira, otsaila eta ekainaren 23an.
Galdakoztar ezagunak
Juan Jugo (1920-), futbolaria.
Txomin Aurrekoetxea (1943-), politikaria.
Jose Inazio Basterretxea (1959-), idazle eta kazetaria.
Idoia Zenarrutzabeitia (1959-), politikaria.
Jon Azkueta (1967-), kirolaria.
Cristina Castro (1969-), kirolaria.
Julen Gabiria (1973-), idazlea.
Arkaitz Estiballes (1977-), bertsolaria.
Oier Zearra (1977-), pilotaria.
Igor Anton (1983-), txirrindularia





No hay comentarios:
Publicar un comentario