Feeds RSS
Feeds RSS

lunes, 21 de junio de 2010

SARRERA



Gaur egun hezkuntzak eta teknologia berriak hartu ohi duten garrantzia gure gizartean gero eta garrantzitsuagoa da. Hezkuntza arloan ere nabariak dira gai honen aztarnak. Hau izan da gaia aukeraketan kontuan hartu dugun irizpide aipagarriena. Gero eta ugariagoak dira teknologia berrien erabilpenak edo erabiltzeko zaletasunak. Teknologia berriak izugarrizko baliabidea izan daiteke hezkuntza arloan; ongi erabili ondoren baliabide osagarria bihurtu daiteke.

Esan beharra dago, haurrak hezterakoan, kontuan izan behar dugula gizartean egunero eragina duten teknologia berri horiek, hala nola, ordenagailua, interneten erabilera... Modu honetan, hezkuntza osatua jasoko dute.
Garapenaren aldetik lagungarria izan daiteke bere eguneroko bizitzan garrantzia izango duten teknologia desberdinak ulertaraztea eta ikastea.
Irakasleen lana izango da, kasu honetan, teknologia berriak irakastea era egokian ulergarria izan dadin.
Bukatzeko, esatea, hezkuntza mailaren arabera erabilerak gehiago edo desberdinak izan beharko direla; garapen logiko bat garatzeko asmoz.

Helburua zehatzak:

- Hezkuntzari bideraturiko erabilpen eta teknologi berriak bultzatzea.
- Sormena eta garapena bultzatzea.
- Aniztasuna eta garapen pertsonala izatea.
- Teknologia berriak nola erabiltzen diren ikastea.
- Baliabide eta errekurtso desberdinak erabiltzen ikastea.
- Sozializazioa eta besteekiko harremana bultzatzea.
- Hezkuntzaren arlo desberdinetara hurbiltzea.
- Norberaren garapena eta autokontzeptua lortzea.

Eskola 2.0, ikasgeletan lan egiteko modu berria (Lehenengo ekarpena)




IRUZKINA


Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta aurten Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasgelak hasi dira erabiltzen.


Ikusi izan dugunez, haur bakoitzak ordenagailu bat izango du, modu honen bidez, haurrek ordenagailuak manejatzen ikasiko dute. Hots, etorkizunerako prestatuagoak egongo dira, teknologia berriak gure eguneroko bizitzan erabiltzen baititugu. Gainera, haurrak motibatuagoak egongo dira; beraiek ordenagailuak aisialdian, hau da, denbora pasa moduan erabiltzen dute. Horregatik, ikastolan ohartuko dira, teknologi berri honen bidez ikastea ez dela aspergarria izango.

Hala eta guztiz ere, uste dugu idazmena (arkatza eta paperaren erabilera) ez dela alde batera utzi behar eta egunero lantzea oso garrantzitsua dela. Hau dela eta, gure aburuz, bai betiko metodoak bai aurrerakuntzak hezkuntza osatua ekarriko dute.

Bideo hau aukeratu dugu, gu etorkizunean irakasleak izango garelako, horregatik beti informatuak egon behar gara hezkuntzan gertatzen diren aurrerakuntzez.

Errekurtsoak: eskola 2.0 programak eskainitako informazioa, ordenagailua eta youtuben aurkitutako bideoa.

Hona hemen ekarpen honen informazio iturria:

www.youtube.com/watch?v=RaeJPxLWps

Mafalda - "El televisor" (Bigarren ekarpena)



IRUZKINA

Bideoan argi ikusten da gaur egun teknologiak gure gizartean duten garrantzia.Aintzinean, gure guraso edo aititen garaian, etxean telebista bat edukitzea prestigio edo luxuzko gauza bat zen.Gauza bera gertatzen da etxeko garbigailuarekin, lehen arropa errekan edo ikuztarrian garbitzen zen. Pixkanaka-pixkanaka, gure gizartea eraldatu egin da eta teknologiak gure gizartean sakonki sartu dira.Gaur egun nork ez dauka telebista bat etxean?Oso arraroa egiten da entzutea etxeetan telebistarik ez izatea edota ikastolan, lanean, liburutegietan, musoetan… pentsaezina litzateke gure egunerokotasuna ordenagailurik gabe bizitzea.


Mafalda oso txarto sentitu da ikaskide guztiak bere gainean jarri direnean telebistarik ez zuelako. Burumakur etxera ailegatu eta bere aitari telebista bat erostea eskatu dio.

Gaur egun ordenagailuak ezinbestekoak dira hainbat langile eta ikasleentzako eta zer ezanik ez gaur egungo eskoletan. Gaur egungo umeak ez dira informatikari adituak, erabiltzaileak besterik ez dira, onak edo txarrak, baina erabiltzaileak besterik ez.Gurasoek ez dute beldurrik izan behar haurrek ordenagailuetan ibiltzen ikustean, honako arau hauek jarraizen badituzte:

• Inork ez du ordenagailurik izango bere logelan.
• Seme-alaba bakoitzaren adinaren arabera, konexio ordutegi bat bete beharko da.
• Etxerako lanek eta beste eginbeharrek lehentasuna izango dute txata eta horrelakoen aurrean.
• Afaria deskonektatzeko eta biltzeko une bat da.
• Interneten, sekula ez dute datu pertsonalik emango.
• Inoiz ez dute ezezagun batekin hitzordu bat adostuko.
• Susmagarria egiten zaien edozein proposamenaren berri eman beharko digute.
Laburbilduz, esan beharra dago, Ordenagailua gazteen garapen intelektuala eta euren gaitasunerako baliabide ezin hobea dela.

Bideo hau aukeratu genuen bi arrazoiengatik: alde batetik, Mafalda pertsonai ospetsua delako eta beraren istorioak famatuak eta mezuz betetak daudelako; eta bestetik, aipatzen den gaia, gaur egun haurretan ikusten dugun arazoetariko bat delako. Zenbat ume daude, etxean telebistarik edo ordenagailurik ez dutenak? eta baten bat ez izatekotan arazoa sortu daiteke?. Horrelako galderak erantzun daitezke bideo honen bidez eta gainera dibertigarria da.

Informazio iturria youtube programaren bidez jasotako bideoa da hauxe hain zuzen ere:

http://www.youtube.com/watch?v=QqrmAM2v4xQ

Liburuak eta ordenagailuak (Hirugarren ekarpena)


IRUZKINA

Ekarpen hau hautatu dugu zuzenean jorratzen duen gaia interesgarria iruditu zitzaigulako. Gaur egun, teknologia berriak hartu ohi duten garrantzia, batez ere hezkuntza, gero eta handiagoa da; baina, ez dugu ahaztu behar metodologia tradizional batzuk ere oso onuragarriak izan ohi direla urteetan zehar. Mundua, orokorrean garapen maila altua jasan du, hala ere ez ditugu ahaztu behar betidanik erabili diren ohitura batzuk
.
Garrantzia eman behar diegu teknologia berri hoiei, baina beti mantendu behar dugu erabilpenaren oreka. Hau da, ordenagailuak, telebista…eta abarrekoak erabiltzeko zaletasunak gero eta ugariagoak dira. Hala ere, ez dugu ahaztu behar liburuak irakurtzeak, eskuz egindako lanak… ere oso garrantzitsuak direla. Haurrek, teknologia berri guztiak, nolabait nahiago dute liburuak irakurtzeak baino; hori ez litzateke guztiz onuragarria izango haien garapenerako. Oreka mantendu behar dugu metodologia desberdin hoien artean.
Garapena ez da guztiz egokia izango metodologia bat bestearen gainean jartzen bada, beraz bien arteko desberdintasunak mugatu behar ditugu. Teknologia berriak eragina positiboa izan ditzakete haurrengan, haien erabilpena mugatuta badago. Hau da, haurrek askatasun osoa izan behar dute mundu horretan mugitzeko, informazioa hautatzeko, gauza berriak ezagutarazteko… eta guztiz konforme gaude hezkuntzarako eskaintzen duten aukerak anitzak eta eragin handikoak direla; baina kontuz, kontrola izan behar edo markatu behar dugu. Teknologia berriak ez dira hezkuntzan erabilgarriak diren metodologia bakarrak.
Laburbilduz, haurren garapena aurrera doan heinean, gizartea eta teknologiak ere garatu egin behar dira; baina ezin ditugu ahaztu behar betidanik garrantzia izan duten bestelako ohiturak ere bultzatu behar ditugula edo, gutxienez, mantendu. Irakurtzeko joera eta eskuz idazteko ohiturak gero eta gutxiago ikusten ditugu haurren artean; ordenagailuaren erabilera, aldiz, egunero ikusi dezakegun kontua da. Gainera, gero eta gazteago hasten dira halako joerak ikasten .

Argazki hau aukeratu dugu, interesgarria delako ikusten den irudia eta gainera bultzatzen den mezua edo antzeman dezakegun gaia, gaur egun gertatzen den arazoa da. Argi dago teknologia berriak erabiltzeak ezinbestekogauza dela baina ez dugu ahaztu behar liburuak ere baliabide oso garrantzitsuak direla. beraz argazkia jarri genuen, kontrastea eta desbedintasun hori zehazki ikusten delako.

Informazio iturria google bilatzailean aurkitutako irudia.
http://blog.educastur.es/cuate/files/2008/09/leer.gif

Irakasten Ikasten, Artikulua+bideoa (Laugarren ekarpena)

viernes 23 de abril de 2010

Teknologi berriak hezkuntzan

Gure lehendabiziko ekarpena, teknologi berriak hezkuntzan dituzten eraginen eta ondorioen inguruko hausnarketa bat izango da. Blog honetan, ongi etorrian aipatu dugun bezala, teknologi berriak eta hezkuntza mundua elkartzen duten gaietaz hitz egingo dugu, beraz egokia iruditu zaigu ekarpen hau lehendabizikoa izatea era global batez hurrengo ekarpenak ere barruan sartuko dituelako, hau da, hurrengo ekarpenak zehatzagoak izango dira gaiak tratatzerako orduan eta hau berriz teknologia berriak eta hezkuntzaren inguruko hausnarketa globala izango da.

Gizartean aldaketak ematen diren bezala, eskolan ere hauek gertatzen dira. Edo horrela izan beharko litzateke behintzat. Askotan, aldaketa hitza eta beldurra hitza elkarrekin doazte. Ezezagunari beldurra izateko jarrera daukagu normalean. Ezezagun horrek, segurtasun falta ematen digu eta horregatik nahiago dugu askotan gauden bezala gelditzea gauza berriak egiten saiatu ordez. Baina hau ez da horrela izan behar. Gure ustez, jarrera hau adoptatzea, errealitateari sorbalda ematea da. Gaur egun, hezkuntzan, baliabideen eta materialeen aldetik aukera berri asko ditugu klaseetan erabili eta beraiekin lan egiteko. Aukera berri horien artean, komunikazioaren eta informazioaren tekonologiak daude, IKT-aren izena hartzen dutenak (TIC gazteleraz) .Teknologi berri hauek tresna ezberdinen multzoak dira, informazioaren tratamendurako eta irispiderako bideratutak daudenak. Tresna hauen adibideen artean, arbela digitala, blog-ak, web-ak etb. daude.

Baliabide berri hauek hezkuntza kalitatea asko hobetu dezakete, batez ere eskaintzen dituzten aukera ezberdinengatik eta bestetik haurrengan sortzen duten motibazioarengatik. Urtero Pisa informeari erreparatzen badiogu ikusiko dugu hezkuntza mailan oso aurrerapen eskasak ematen direla eta bestaldetik eskola porrota finko mantentzen dela datu horien artean. Argi dago aldaketak eman behar direla eskola porrota bezalako gaitza ekiditzeko. Gure ustez aldaketa horien artean, teknologi berrien erabilera hezkuntza munduan dago. Oraindikan ondo ezagutzen ez dugun mundua daukagu honako hau, horregatik aldez aurretik ondo informatu behar gara, erabilpena ezagutzeko, tresna ezberdinak zein diren jakiteko, abantailak eta desabantailak ezagutzeko...

Hurrengo artikuluan (gazteleraz dagoena) IKT-ren inguruko azalpen zabala eta argia eskeintzen digute, IKT-ren ezaugarriak zein diren nabarmenduz, noiz hasi ziren hezkuntzan sartzen, onurak eta desabantailak seinalatuz... IKT

Bestaldetik, eta ekarpen honekin bukatuz, bideo motz bat eskeiniko dizuegu. Bideo honetan bultzatzen den idei nagusia, geletan teknologi berrien bidez edozein informaziora ailegatzeko posibilitatea daukagula da eta honen ondorioz honek suposatzen duen abantaila.



IRUZKINA

Ikusitako bideo honetan, teknologiak gure gizartean eta hezkuntzan batez ere duten eta izango duten garrantziaz hitz egiten du. Gorka J.Palacios, Euskal Herriko unibertsitateko irakaslea da eta honek teknologia berrien ingururuko iritzia ematen du.Berarentzako ezinbestekoa da web 2.0 a sortzea eta erabiltzea, batez ere irakaskuntzaren esparruan.Hauek dira berak ematen dituen arrazoiak:

-Irakaskuntza demokratizatu
-Ikasleek hobeto erabiliko dituzte teknologia berriak
-Onuragarria estandarrak errespetatzea.

Bideo hasieran agertzen den bezala, teknologia berriekin erlazionatutako guztia haurren arreta bereganatzen dute.Beraz, esan genezake, eskolan erabiliko diren teknologia berriak arrakasta izango dutela ikasleengan. Despistatzeko eta adi ez egoteko joera duten haurrentzat lagungarria izan daitekeela ere pentsatzen dugu. Eskola 2.0 proiektua arrakastaz jorratzeko, ezinbestekoa da irakaslegoa prestaturik egotea.Horretarako, informatikaz gutxi dakiten irakasleak martxan jarri beharko dira proiektu hau aurrera ateratzeko.

Bestalde, ikasleen gurasoak ere teknologia berrien jakinaren gainean egon behar dira, irakasleen emailak irakurtzeko, irakaslearekin kontaktuan jartzeko, ikasleek duten dudak argitzen laguntzeko...

Halako artikuloa-bideoa aukeratu genuen garrantzitsua iruditu zitzaigulako irakasle baten iritzia ezagutzea. Irakasleok dugun iritzia, teknologia berrien erabilpenaren aurrean, kontutan hartzea ezinbestekoa da. guk izango gara gaia gehienbat bultzatuko eta jorratuko dugunak.

Informazio iturria googelen aurkitutako informazioa eta youtube programaren bidez bilatutako bideoa. http://irakastenikasten.blogspot.com/2010/04/teknologi-berriak-hezkuntzan.html

Artikulua (Bostgarren ekarpena)

LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua Ekarpena
Teknologia berriak: Teknologia berriak hezkuntzan
Zenbakia
64. alea
Data
2002(e)ko urtarrila
Idazlea
LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua
Saila
Ekarpena

Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.

Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.

Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi•

IRUZKINA

Artikulu hau idatzi zenetik, teknologia berriak garapen izugarria jasan dute, batez ere, hezkuntzan.
Hasiera batean, gela bakoitzan ordenagailu pare bat zuten, gaur egun, ikasle bakoitzak ordenagailu bat du. Honi eskola 2.0 deritzo (aurreko ekarpen batean dago azalduta). Proiektu hau aukera ezberdinak eskaintzen dizkie ikasleei; haien autonomia garatu daiteke, bere kabuz informazioa bilatu behar dutelako.
Proiektua aurrera eramateko irakasleek ere formakuntza berezia jaso behar izan dute teknologi berriak maneiatzeko.
Beste alde batetik, arazoak ere antzeman ditzakegu, adibidez, gurasoek ez dute inolako formakuntzarik jaso arlo honetan. Beraz, haurrak etxerako lanak egiterakoan zailtasunak izan ditzakete, inoren laguntza jaso ezin dutelako. Gainera, kontutan hartzekoa da, familia guztiak ez dutela ordenagailurik etxean edo ez dute erosteko posibilitaterik. Kasu horietan, ondo legoke eskolak, hezkuntzaren arazoetaz arduratzen den instituzio bakarrenetakoa denez, aukera desberdinak eskaintzea arazo hauek ekiditzeko; hala nola, ordenagailuak klasean edukiz.

Artikulo honetan jorratutako gaia oso erabilgarria izan daiteke, hori dela eta, aukeratu egin genuen. Teknologia berriak ezarri dira gure hezkuntzan eta prestatutak egon behar gara emango diren zaltasunei aurre egiteko. Ez dakigu nolako eragina izango duten edo prest gauden ala ez, baina badakigu gauza hoiek argitzea garrantziztsua dela, beraz, ondo legoke halako artikuluak irakurtzeak aipatutako guztia argitzeko.

Informazio iturria Hik hasi aldizkaritik agertutako artikulua izan da bere jatorria jakin nahiez gero klikatu hemen http://www.hikhasi.com/artikulua/707

PIXTON Komikia

Helburu hezitzaileak:

Norberaren garapena eta nortasuna garatzea, hizkuntza trataera lantzea, imajinazioa sustatzea, klaseko informazioa biltzeko baliabide gisa erabiltzen ikastea eta irakastea, eta komunikazioa beste era batean lantzeko eta gauzatzeko aukera eskaintzea.

Landutako gaitasunak:

- Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna. Teknologia erabiltzeko gaitasuna. Kasu honetan teknologia berriak ezagutu eta erabiltzen ikasteko gaitasuna lortzea.

- Ikasten ikasteko gaitasuna. Programa erabiltzen eta ezagutzen ikasten duten bitartean beste arloko gaik ere ikasten dute; hala nola, hizkuntza, komunikazioa...

- Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. Programa honen bidez komunikatzeko gaitasuna bermatzen da. hizkuntza trataera landuko dute; bestetik, beraien ideiak edo erakutsi nahi duten informazioa komunikatu dezakete, baliabide honen bidez.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Jasoko duten informazioa tratatzeko aukera ezinhobea da. Teknologia digitala erabiliko dute beraien garapena bultzatzeko.

- Gizarte eta herritartasunerako gaitasuna. Besteekin komunikatzeko eta harremanak izateko erabilgarria izan daiteke Pixton programa. Beraien garapenean ezinbestekoa da sozializazio prozesua lantzea, beraz programa hau onuragarria da besteekin erlazionatzeko.

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Norberak dituen ideiak, printzipioak...aldarrikatzeko aukera paregabea da. Bakoitzaren garapen pertsonala handitu daiteke halako ariketak eginez, haurren imajinazioa aske utziz.

Helduentzat zein haurrentzat zuzendutako programa da. bere erabilpena ez da oso zaila izaten eta edozein mailan erabili daiteke lan egiteko...

Nori zuzendua:

Ikasleei zuzenduta dago erraz erabiltzeko programa baita. Irudimena eta hizkuntza lantzeko oso egokia, batez ere, elkarrizketak.

Dakarren abantailak:

Klasean emandako informazioa lantzeko, era desberdin batean, erabili dezakegu. Haurren imajinazioa sustatzeko eta haien arteko komunikazioa lantzeko ere onuragarria izan daiteke. Zailtasunak dituzten ikasleekin lan egiteko baliabide oso eraginkorra da, dibertigarria da eta haurren motibazioa bultzatzen du.

Erabili beharreko errekurtsoak:

Ordenagailua, internet eta pixton programa bera daukagu. Hala ere lehendik jasotako informazioa ere lagungarria izan daiteke.

Baliabide txeratatua:

http://pixton.com/


PIXTON-EN TUTORIALA (GUREA)


Watch live streaming video from neyurna at livestream.com

Klasean nola erabili:

Programa honen bidez, amodioaren gaia jorratu dugu. Garrantzitsua delako amodioaren barruan dauden aldagaiak ezagutzea, pertsonak bezala hezteko. Pixton programa oso baliogarria izan da gure helburua jakinarazteko. Komiki baten bidez egitea ulergarriagoa izan daiteke haurrentzat. Nahiz eta gizartea aurrera egin, eskoletan oraindik ez da, askotan, jorratzen den gai bat. Amodio desberdinak aurkitzen ditugu egunero kaleetan, eskoletan, etxeetan eta alderdi guztiak ezagutzea garrantzitsua da. Bisexualitatea edo homosexsualitatea gaur egungo gaia da eta garrantzitsua da ondo ulertzea eta onartzea, batez ere haurren garapena ondo bideratzeko.


Beharreko baliabideak:

Ordenagailua, internet eta pixton programa bera daukagu. Hala ere lehendik jasotako informazioa ere lagungarria izan daiteke.


HIRU TUTORIALAK