Ingurune naturala
Salbadako mendilerroaren azpian dago kokatuta udalerria, Txarlazo mendia gainean daukala. Halaber, Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia.
Historia
Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildu bezala, Bizkaiko jaurerriaren seigarren Jauna zen Lope Diaz de Harok hiri-gutuna eman zionean. Gaztelako Erresuman ekoizten zen artilea hiribildu honetatik garraiatzen zuten Ipar Europarako bidean. Hori dela eta, Enrike IV.ak Bizkaiko Jaurerriko hiri izendapena eman zion. 1535. urtean sute handi batek hiri osoa kiskaltzeko zorian egon zen.
XVIII. mendean Urduña Gaztelarekin lotzen zuen bidea hobetu zuten eta 1774. urtean irekia izan zen. Halaber, aduana bat eraikitzeari ekin zioten eta 1792an bukatu zituzten lanak. Aduanak merkataritza gune garrantzitsua bihurtu zuen Urduña.
XIX. mendean Urduñak gainbeheran sartu zen bi arrazoi nagusigatik. Alde batetik, garai horietan izandako gerren ondorioz, eta bestetik 1841. urtean aduanak itsasaldean ezarri zituztelako. Halaber, karlistaldien porrotak foruen galera ekarri zuten.
XX. mende hasieran hiriak izaera turistikoa hartu zuen, La Muerako bainuetxearen bidez. Halaber, Antiguako pasealekuan eraikin berriak egin zituzten. XXI. mende hasieran, hiriaren erdialdeko plazan kokaturiko aduana zaharra, bainuetxe bilakatu zen.
Udalerri mugakideak
Ekialdean: Junta de Villalba de Losa, Berberana (Burgos) eta Aiara.
Iparraldean: Aiara eta Amurrio.
Ekialdean: Amurrio eta Urkabustaiz.
Hegoaldean: Amurrio.
Kontzejuak
Urduñako udalerriaren barnean, Urduñako Hiriko eremuaz gain, Belandia, Lendoñobeiti, Lendoñogoiti eta Mendeika kontzejuak daude. Zentzu honetan, Urduña da bere mugen barnean izaera administratiboa duten herriak dituen udalerri bakarra Bizkaian.
Halaber, Urduñako Komunitatea izeneko elkargo lur eremu bat dago udalerri honetan. Elkargo lur hau Junta de Villalba de Losa (Burgos), Aiara eta Amurrioko udalerriek erabil dezakete.
Urduñar ezagunak
Juan Ortiz de Zarate (1521-1576), konkistatzaile eta kolonizatzailea.
Juan de Garay (1528 - 1583), esploratzaile eta kolonizatzailea.





No hay comentarios:
Publicar un comentario