Helburu hezitzailea:
Scratcharen bidez umeek egunean zehar egiten ditugun ohiturak ikastea dugu helburu. Hau da, altxatzen garenetik oheratu arte egiten ditugun jarduerak ordenatzeko kapazak izatea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
- Ikasten ikasteko gaitasuna: Egunero eginbeharreko jarduerak barneratzeaz gain, hauen ordena zein den ikasten dute. Baita beraien eguneroko bizitzan egiten dituzten jardueraz ere ohartzen dira.
- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Ariketa ordenagailuaren bitartez egingo dutenez teknologi berri bat erabiliko dute. Hortaz, hau manejatzen ere ikasiko dute.
- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: Jarduerak gure bizimoduarekin erlazionatuta daude, beraz gu geu gizakiak izanda gizartearen partaideak gara. Hortaz, gizartean gizakiok egunero ditugun eta ohiturak barneratuko dituzte.
- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: Landuko dituzten ohiturak autonomiaz bizi ahal izateko jarduerak dira. Beraz, beraien eguneroko bizitzan independienteak izaten lagunduko die.
Nori zuzendua:
Scrath programa bereziki, umeei, ikasleei, zuzenduta dago. Scrath-aren bitatartez berain garapen kognitiboa landuko da, pentsatu behar dutelako zer sortu nahi duten eta nola garatu behar den.
Hala ere, irakasleek scrath bat sortu dezakete umeek txikiegiak badira beraiek bakarrik bat sortzeko.
Dakarren abantailak:
- Programarekin edozein gaia landu daiteke (matematika, hizkuntzak, ingurugiroa....)
- Aplikazio anitz ditu (irudiak, soinuak...)
- Umeek erabili dezakete
- Ikasteko modu dibertigarria da
Erabili beharreko errekurtsoak:
- Ordenagailua
- Scrath programa deskargatzea
- Internet ( Programa deskargatzeko eta irudi berriak gehitu nahi baditugu)
Baliabide txertatua:
http://scratch.mit.edu/
SCRATCH-AREN TUTORIALA (GEUREA)
Watch live streaming video from neyurna at livestream.com
Klasean nola erabili:
Scratcharen bidez, ohitura osasungarriak aldarrikatu nahi izan ditugu. Haurrek, nolabait, egunero beharrezkoak diren gauza asko egin behar dituzte, eta gauza hoien artean osasuna eta higienea garrantzitsuenetarikoak dira. Txikitatik, hartu behar dituzten ohiturak aipatzen ditugu programaren bidez, horretarako joku bat planteatu dugu; ikasteaz aparte, ondo pasatzeko. Ondo legoke eskolak alderdi hau sarritan jorratzea; hau da, eskolak saiatu behar du halako gaiak ikasketa planan sartzea. Ohitura osasungarriak eskuratzea eta ikastea eragina handia izango du haurren garapenaren alderdi guztietan. Beraien autoestima eta norbanakoaren begirunea ere garatu daiteke modu positibo batean.
Beharreko baliabideak:
- Ordenagailua
- Scrath programa deskargatzea
- Internet ( Programa deskargatzeko eta irudi berriak gehitu nahi baditugu)
HIRU TUTORIALAK





No hay comentarios:
Publicar un comentario