Feeds RSS
Feeds RSS

lunes, 21 de junio de 2010

MINDOMO Unibertsoko leku miresgarriak

http://www.mindomo.com/view.htm?m=e87cd61d427843a8bdfe79b9bcfd9035

Helburu hezitzailea:

Funtzio nagusia informazio laburtzea eta antolatzen ikastea da. Horretarako, ikasleek ordenagailuaz baliatuz, eskemak egiten ikastea dugu helburu. Baita programa erabiltzen ere ikastea (argazkiak txertatu, bideoak igo, kolore ezberdinak erabiltzea...)

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Programaren bitartez, informazioa aukeratzeaz eta antolatzeaz gain, hautatutako informazio hori eskeman aplikatzen jakin behar izango dute mindomoa erabiliz.

- Ikasten ikasteko gaitasuna: Eskema bat eraikitzen ikasten duten bitartean, bertan jasotako kontzeptuak ikasten dituzte.

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: Beraien etorkizuneko ikasketetan erabilgarria da bai aurkezpenetan erabiltzeko, bai ikasteko ere.

Nori zuzendua:

Mindomo programa bai ikasleei, bai irakasleentzat zuzenduta dago. Lehenengoentzat, lagungarria delako bere hezkuntza garapenean eta bigarrenenzat, irakaskuntza, hots, ikasgaiak azaltzeko.

Dakarren abantailak

-Eskema garbiagoa izango da
-Argazkiak, bideoak txertatu daiteke
-Mindomo orrialdean bertan gorde daiteke
-Zerbait aldatu nahiez gero, momentuan egin daiteke.

Erabili beharreko errekurtsoak:

Ordenagailu aeta mindomo programan erregistratuak egon behar gara lanean hasi aurretik.

Baliabide txertatua
http://www.mindomo.com/


MINDOMOREN TUTORIALA

Watch live streaming video from neyurna at livestream.com

Klasean nola erabili

Ezinbestekoa da gure unibertsoa, gure mundua eta gure inguruko gauzak ezagutzea, garapena ondo bideratzeko eta eraginkorra izateko. Hori dela eta, unibertsoaren gaia hautatu dugu mindomoa egiteko. Mapa kontzeptualaren bidez, gaia jorratu nahi izan dugu. Mapan gehien aurkitu ditzakegun gauza argazkiak dira. Gure iritziz, hobeto antzeman dezaketelako informazioa argazkien bidez; horrez gain, azalpenak ere jarri ditugu. Gure gizartean, askotan gertatzen da, ez dakizkigula oinarrizkoak diren alderdiak. Nola ulertuko dute gaur egungo mundua edo inguruaren egoera nolakoa den, ez badakite mundu hori nola sortu zen eta ze nolako ezaugarriak dituen?

Beharreko baliabideak

Bitarteko hau aurrera eramateko ordenagailua eta mindomo programan erregistratu behar da.
Behin erregistratuta lanean hasi gaitezke.


HIRU TUTORIALAK





No hay comentarios:

Publicar un comentario