Feeds RSS
Feeds RSS

lunes, 21 de junio de 2010

ISSUUS Ipuinak irakurtzea gustoko? (Bitarteko berria)

Open publication - Free publishing - More haserrea


Helburu hezitzailea:

Ipuinak irakurtzeko era honen bitartez, ikasleak liburuekin gozatzeko eta irakurtzeko zaletasuna pizteko aukera ona da. Bestalde, ikasleek bitarteko berri baten berri izatea ere garrantzitsua da.Aukera honen bitartez, ipuinak gela barruan lantzeko aukera ematen du, bai banaka edo taldean.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia:

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Gaitasun honen bitartez, ikasleek teknologia berriekin erlazionatutako bitarteko berri bat ezagutzea eta honen erabilera ulertzea lortuko dute.


- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:Birtateko hau behin ezagututa, bai ikasle eta irakasleei dagokionez, egokia da gure eguneroko bizitzan erabiltzeko

Nori zuzendua:

Liburuak edo ipuinak ordenagailuaren bitartez irakurtzeko era hau erabilgarria izan daiteke bai haur eta helduentzat, baina guk igotako progama haurrentzat zuzenduta dago, hain zuzen ere HH eta LH-ko (lehenengo zikloa) ikasleentzat.

Dakarren abantailak:

Ordenagailuaren bitartez ipunak irakurtzeko era honek, abantail ekonomikoa dakar. Ordenagailua eta internet izanda, liburutegira edo liburudendara joateko beharrik ez dago.

Erabili beharreko errekurtsoak:

Ezinbestekoa da ordenagaila izatea, hala eta guztiz ere, arbela digitalaren bidez ere erabili daiteke.

Baliabide txertatua:

Ipuin hau edo beste batzuk lortu ahal izateko liburuaren behealdean agertzen den " open publication"-i emanda edo liburuan bertan klikatuz orrialde horretan argitaratutako liburu guztiak eskura daude (pozik nago, beldur naizenean, triste nagoenean, krokodiloaren ipuina).

http://issuu.com/irenegonza/docs/haserrea?mode=embed&layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml&showFlipBtn=tru


IPUINAK INTERNET-EN TUTORIALA (GUREA)


Watch live streaming video from neyurna at livestream.com

Nola erabili klasean:

Baliabide honen bidez, literatura bultzatzea dugu helburu. Alde batetik, dibertigarria eta motibagarria iruditu zaigu ipuinak zein liburuak irakurtzea programa honen bidez. Bestetik, baliogarria iruditu zaigu halako ekintzak planteatzea, literatura oso garrantzitsua delako haurren garapenean. Gaur egun irakurtzeko joera murriztu egin da, batez ere haurren eta gazteen artean; egoera aldatu egin behar da, hori dela eta, halako ekintzak egitea onuragarria da hezkuntzarako. Literatura merezi duen garrantzia jasotzeko ordua iritzi da.

Beharreko baliabideak:

Ordenagailua eta internet.

HIRU TUTORIALAK
















No hay comentarios:

Publicar un comentario