Feeds RSS
Feeds RSS

lunes, 21 de junio de 2010

SCRATCH Bob

Conoce más sobre este proyecto


Helburu hezitzailea:

Scratcharen bidez umeek egunean zehar egiten ditugun ohiturak ikastea dugu helburu. Hau da, altxatzen garenetik oheratu arte egiten ditugun jarduerak ordenatzeko kapazak izatea.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

- Ikasten ikasteko gaitasuna: Egunero eginbeharreko jarduerak barneratzeaz gain, hauen ordena zein den ikasten dute. Baita beraien eguneroko bizitzan egiten dituzten jardueraz ere ohartzen dira.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Ariketa ordenagailuaren bitartez egingo dutenez teknologi berri bat erabiliko dute. Hortaz, hau manejatzen ere ikasiko dute.

- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: Jarduerak gure bizimoduarekin erlazionatuta daude, beraz gu geu gizakiak izanda gizartearen partaideak gara. Hortaz, gizartean gizakiok egunero ditugun eta ohiturak barneratuko dituzte.

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: Landuko dituzten ohiturak autonomiaz bizi ahal izateko jarduerak dira. Beraz, beraien eguneroko bizitzan independienteak izaten lagunduko die.

Nori zuzendua:

Scrath programa bereziki, umeei, ikasleei, zuzenduta dago. Scrath-aren bitatartez berain garapen kognitiboa landuko da, pentsatu behar dutelako zer sortu nahi duten eta nola garatu behar den.

Hala ere, irakasleek scrath bat sortu dezakete umeek txikiegiak badira beraiek bakarrik bat sortzeko.

Dakarren abantailak:

- Programarekin edozein gaia landu daiteke (matematika, hizkuntzak, ingurugiroa....)
- Aplikazio anitz ditu (irudiak, soinuak...)
- Umeek erabili dezakete
- Ikasteko modu dibertigarria da

Erabili beharreko errekurtsoak:

- Ordenagailua
- Scrath programa deskargatzea
- Internet ( Programa deskargatzeko eta irudi berriak gehitu nahi baditugu)

Baliabide txertatua:

http://scratch.mit.edu/

SCRATCH-AREN TUTORIALA
(GEUREA)

Watch live streaming video from neyurna at livestream.com

Klasean nola erabili:

Scratcharen bidez, ohitura osasungarriak aldarrikatu nahi izan ditugu. Haurrek, nolabait, egunero beharrezkoak diren gauza asko egin behar dituzte, eta gauza hoien artean osasuna eta higienea garrantzitsuenetarikoak dira. Txikitatik, hartu behar dituzten ohiturak aipatzen ditugu programaren bidez, horretarako joku bat planteatu dugu; ikasteaz aparte, ondo pasatzeko. Ondo legoke eskolak alderdi hau sarritan jorratzea; hau da, eskolak saiatu behar du halako gaiak ikasketa planan sartzea. Ohitura osasungarriak eskuratzea eta ikastea eragina handia izango du haurren garapenaren alderdi guztietan. Beraien autoestima eta norbanakoaren begirunea ere garatu daiteke modu positibo batean.

Beharreko baliabideak:

- Ordenagailua
- Scrath programa deskargatzea
- Internet ( Programa deskargatzeko eta irudi berriak gehitu nahi baditugu)

HIRU TUTORIALAK









MINDOMO Unibertsoko leku miresgarriak

http://www.mindomo.com/view.htm?m=e87cd61d427843a8bdfe79b9bcfd9035

Helburu hezitzailea:

Funtzio nagusia informazio laburtzea eta antolatzen ikastea da. Horretarako, ikasleek ordenagailuaz baliatuz, eskemak egiten ikastea dugu helburu. Baita programa erabiltzen ere ikastea (argazkiak txertatu, bideoak igo, kolore ezberdinak erabiltzea...)

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Programaren bitartez, informazioa aukeratzeaz eta antolatzeaz gain, hautatutako informazio hori eskeman aplikatzen jakin behar izango dute mindomoa erabiliz.

- Ikasten ikasteko gaitasuna: Eskema bat eraikitzen ikasten duten bitartean, bertan jasotako kontzeptuak ikasten dituzte.

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: Beraien etorkizuneko ikasketetan erabilgarria da bai aurkezpenetan erabiltzeko, bai ikasteko ere.

Nori zuzendua:

Mindomo programa bai ikasleei, bai irakasleentzat zuzenduta dago. Lehenengoentzat, lagungarria delako bere hezkuntza garapenean eta bigarrenenzat, irakaskuntza, hots, ikasgaiak azaltzeko.

Dakarren abantailak

-Eskema garbiagoa izango da
-Argazkiak, bideoak txertatu daiteke
-Mindomo orrialdean bertan gorde daiteke
-Zerbait aldatu nahiez gero, momentuan egin daiteke.

Erabili beharreko errekurtsoak:

Ordenagailu aeta mindomo programan erregistratuak egon behar gara lanean hasi aurretik.

Baliabide txertatua
http://www.mindomo.com/


MINDOMOREN TUTORIALA

Watch live streaming video from neyurna at livestream.com

Klasean nola erabili

Ezinbestekoa da gure unibertsoa, gure mundua eta gure inguruko gauzak ezagutzea, garapena ondo bideratzeko eta eraginkorra izateko. Hori dela eta, unibertsoaren gaia hautatu dugu mindomoa egiteko. Mapa kontzeptualaren bidez, gaia jorratu nahi izan dugu. Mapan gehien aurkitu ditzakegun gauza argazkiak dira. Gure iritziz, hobeto antzeman dezaketelako informazioa argazkien bidez; horrez gain, azalpenak ere jarri ditugu. Gure gizartean, askotan gertatzen da, ez dakizkigula oinarrizkoak diren alderdiak. Nola ulertuko dute gaur egungo mundua edo inguruaren egoera nolakoa den, ez badakite mundu hori nola sortu zen eta ze nolako ezaugarriak dituen?

Beharreko baliabideak

Bitarteko hau aurrera eramateko ordenagailua eta mindomo programan erregistratu behar da.
Behin erregistratuta lanean hasi gaitezke.


HIRU TUTORIALAK





VOKI Ongi etorri lagun !



Helburu hezitzailea:

Vokiaren bitartez ikasleek komunikatzeko era berri eta origunal bat ikastea da helburu nagusia. Ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa sendotzeko bitarteko egokia da.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia:

-Hizkuntza komunikaziorako-gaitasuna: Vokiaren bitartez ikasleek beraien artean edo ikasle eta irakasleen artean hizkuntza garatzeko aukera ematen du.
-Informaizoa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaiatsuna: Bitarteko honekin, ikasleek komunikatzeko era berri bat ikasiko dute ordenagailuaren bitartez.

Nori zuzendua:

Ikasle eta irakasleentzako zuzendua dago.

Dakarren abantailak:

-Dohaineko komunikazioa
-Lotsatiak edo komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako aproposa

Erabili beharreko errekurtsoak:

Ordenagailua, mikrofonoa (nahi izanez gero) eta internet.

Baliabide txertatua:

http://www.voki.com/


VOKIREN TUTORIALA (GUREA)

neyurna on livestream.com. Broadcast Live Free

Nola erabili eskolan:

Gure sarrera egiteko vokia erabili dugu. Voki programa oso baliogarria da gaiari sarrera bat emateko edo gaiaren azalpenen bat emateko. Hala ere, erabilpen zehatz bat bilatu diogu: komunikazioa. Hau da, voki programaren bidez, batez ere komunikazioa landu daiteke. Irakasleak bere ikasleekin edo ikasleen artean ere komunikazioa sortu daiteke eta voki programak aukera ezinhobea eskaintzen digu horretarako. Gure kasuan , aipatu dugunez, gure blogaren ongi etorria egin dugu programa honekin. Gure ahotsa grabatuz egin dugu. Era dibertigarri eta desberdin batean animatzen zaituztegu gure bloga ezagutzeko.

Beharreko baliabideak:

Ordenagailua, mikrofonoa (nahi izanez gero) eta internet.

VOKIAREN HIRU TUTORIALAK





LIVESTREAM-PROCASTER



Helburu hezitzaileak:


Alde batetik programa ezagutzea eta erabiltzen ikastea dugu helburu. Eta bestetik, haurrek ordenagailuan egiten duten guztia grabatzeko aukera izatea. Programa honen bidez, haurrek informazioa eskuratzeko eta antzemateko erraztasun handiagoak dituzte.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitiak:

- Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna. Programa honen bidez ez dituzte teknologiaren arloko gaiak soilik jorratzen, baizik eta beste arloko baliabideak eta informazioa ere eskuratu dezakete.

- Ikasten ikasteko gaitasuna. Programa erabiltzen eta ezagutzen ikasten duten bitartean beste arloko gaiak ere ikasten dituzte; hala nola, hizkuntza, komunikazioa...Grabaketak egiterakoan kontutan hartu behar dugu, alderdi desberdinak jorratzen ditugula. Programa ikasiko dute eta bitartean haurrek dituzten interesekin zerikusia duten gauzak burutu ditzakete.

- Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. Programa honen bidez komunikatzeko gaitasuna aldarrikatu nahi dugu. Hizkuntza trataera landuko dute; bestetik, beraien ideiak edo erakutsi nahi duten informazioa komunikatu dezakete, baliabide honen bidez.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Jasoko duten informazioa tratatzeko aukera ezinhobea da. Teknologia digitala erabiliko dute beraien garapena bultzatzeko. Gainera programa hau erabiltzen duten bitartean, bestelako programak ere ikusi dezakete.

- Gizarte eta herritartasunerako gaitasuna. Besteekin komunikatzeko eta harremanak izateko erabilgarria izan daiteke.

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Norberak dituen ideiak, printzipioak...aldarrikatzeko aukera paregabea da. Bakoitzaren garapen pertsonala handitu daiteke halako ariketak eginez, haurren imajinazioa aske utziz.

Nori zuzendua:

Ikasleei zuzenduta dago erraz erabiltzeko programa baita. Irudimena eta hizkuntza lantzeko oso egokia. Bere erabilpena ez da oso zaila izaten eta edozein mailan erabili daiteke lan egiteko...Esan behar da helduentzako programa izan daitekeela.

Abantailak:

Programa honen bidez lan egin daiteke modu dibertigarri batean eta dohaineko programa da.

Erabilitako errekurtsoak:

Ordenagailua, internet eta pixton programa bera daukagu. Hala ere lehendik jasotako informazioa ere lagungarria izan daiteke.

Baliabide txertatua:

http://www.livestream.com/

LIVESTREAM-PROCASTER (GUREA)

Watch live streaming video from neyu at livestream.com

Klasean nola erabili:

Programa honen bidez, bideoak egin daitezke informazioa jakinarazteko eta lan egin daite haurrekin zerikusia duten gaiak jorratuz. Hau da, haurren interesak kontutan hartu ditzakegu programa erabiltzerakoan.

Beharreko baliabideak:

Ordenagailua eta internet.


HIRU TUTORIALAK









GOEAR MUSIKA (Bitarteko berria)


Helburu hezitzailea:

Goear-en bitartez, haurrek gozatzeko eta zenbait lanetan musika txertatzeko aukera ematen du. Irakasleak ere erabilgarritasuna eman ahal diote musika erroproktore honi, haurrak lasaitzeko metodo gisa erabiliz, zer esanik ez, heziketa fisikoko klaseetan, informatikan...

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia:

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Goear-en bitartez haurrek bitarteko berri baten berri izango dute eta erabilgarria da oso, batez ere gelako lanetarako.

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: Bai haurrek eta helduek beraien eguneroko bizitzetan lantzeko aukera izango dute.

Nori zuzendua:

Haurrentzat eta helduentzat zuzenduta dago.

Dakarren abantailak:

Goear-ren bitartez nahi dituzun abestiak bilatu eta entzun ditzakezu . Oso erabilagarria da musikarako, heziketa fisikokorako eta haurrak lasaitzeko. Baita ere, informatikako klaseetan bideratu daiteke honelako progamak ikasleek gustoko izango baitute. Beraz, bitarteko hau ikasleei eta irakasleei bideratuta dago. Goear-ren bidez ikasleek gizartean dauden aurrerapenak ikasi eta landuko dituzte.

Erabili beharreko errekurtsoak:

Goear bitartekoa erabiltzeko ordenagailua eta internet beharrezkoak dira.

Baliabidea txertatu:

www.goear.com



GOEAR-EN TUTORIALA

Watch live streaming video from neyurna at livestream.com

Klasean nola erabili:

Erreproduktore hau oso erabilgarria da musikako zein heziketa fisikoko klaseetan erabiltzeko. Zer esanik ez, ikasleak lasaitzeko.

Beharreko baliabideak:

Ordenagailua eta internet


HIRU TUTORIALAK





ISSUUS Ipuinak irakurtzea gustoko? (Bitarteko berria)

Open publication - Free publishing - More haserrea


Helburu hezitzailea:

Ipuinak irakurtzeko era honen bitartez, ikasleak liburuekin gozatzeko eta irakurtzeko zaletasuna pizteko aukera ona da. Bestalde, ikasleek bitarteko berri baten berri izatea ere garrantzitsua da.Aukera honen bitartez, ipuinak gela barruan lantzeko aukera ematen du, bai banaka edo taldean.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia:

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Gaitasun honen bitartez, ikasleek teknologia berriekin erlazionatutako bitarteko berri bat ezagutzea eta honen erabilera ulertzea lortuko dute.


- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:Birtateko hau behin ezagututa, bai ikasle eta irakasleei dagokionez, egokia da gure eguneroko bizitzan erabiltzeko

Nori zuzendua:

Liburuak edo ipuinak ordenagailuaren bitartez irakurtzeko era hau erabilgarria izan daiteke bai haur eta helduentzat, baina guk igotako progama haurrentzat zuzenduta dago, hain zuzen ere HH eta LH-ko (lehenengo zikloa) ikasleentzat.

Dakarren abantailak:

Ordenagailuaren bitartez ipunak irakurtzeko era honek, abantail ekonomikoa dakar. Ordenagailua eta internet izanda, liburutegira edo liburudendara joateko beharrik ez dago.

Erabili beharreko errekurtsoak:

Ezinbestekoa da ordenagaila izatea, hala eta guztiz ere, arbela digitalaren bidez ere erabili daiteke.

Baliabide txertatua:

Ipuin hau edo beste batzuk lortu ahal izateko liburuaren behealdean agertzen den " open publication"-i emanda edo liburuan bertan klikatuz orrialde horretan argitaratutako liburu guztiak eskura daude (pozik nago, beldur naizenean, triste nagoenean, krokodiloaren ipuina).

http://issuu.com/irenegonza/docs/haserrea?mode=embed&layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml&showFlipBtn=tru


IPUINAK INTERNET-EN TUTORIALA (GUREA)


Watch live streaming video from neyurna at livestream.com

Nola erabili klasean:

Baliabide honen bidez, literatura bultzatzea dugu helburu. Alde batetik, dibertigarria eta motibagarria iruditu zaigu ipuinak zein liburuak irakurtzea programa honen bidez. Bestetik, baliogarria iruditu zaigu halako ekintzak planteatzea, literatura oso garrantzitsua delako haurren garapenean. Gaur egun irakurtzeko joera murriztu egin da, batez ere haurren eta gazteen artean; egoera aldatu egin behar da, hori dela eta, halako ekintzak egitea onuragarria da hezkuntzarako. Literatura merezi duen garrantzia jasotzeko ordua iritzi da.

Beharreko baliabideak:

Ordenagailua eta internet.

HIRU TUTORIALAK