Feeds RSS
Feeds RSS

domingo, 20 de junio de 2010

GEHIGARRIA Orduña

Urduña (izen ofiziala: Urduña-Orduña) Bizkaiko udalerria da, Nerbioi ibarrean dagoena. Urduña geografikoki Araban kokaturiko Bizkaiko exklabea da, Burgosekin muga egiten duena. Horrela, Arabako Aiaraldea eskualdeko herritzat ere har daiteke, arrazoi geografikoak direla medio. Bizkaiko hiri titulua duen gune bakarra da.

Ingurune naturala

Salbadako mendilerroaren azpian dago kokatuta udalerria, Txarlazo mendia gainean daukala. Halaber, Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia.

Historia

Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildu bezala, Bizkaiko jaurerriaren seigarren Jauna zen Lope Diaz de Harok hiri-gutuna eman zionean. Gaztelako Erresuman ekoizten zen artilea hiribildu honetatik garraiatzen zuten Ipar Europarako bidean. Hori dela eta, Enrike IV.ak Bizkaiko Jaurerriko hiri izendapena eman zion. 1535. urtean sute handi batek hiri osoa kiskaltzeko zorian egon zen.
XVIII. mendean Urduña Gaztelarekin lotzen zuen bidea hobetu zuten eta 1774. urtean irekia izan zen. Halaber, aduana bat eraikitzeari ekin zioten eta 1792an bukatu zituzten lanak. Aduanak merkataritza gune garrantzitsua bihurtu zuen Urduña.
XIX. mendean Urduñak gainbeheran sartu zen bi arrazoi nagusigatik. Alde batetik, garai horietan izandako gerren ondorioz, eta bestetik 1841. urtean aduanak itsasaldean ezarri zituztelako. Halaber, karlistaldien porrotak foruen galera ekarri zuten.
XX. mende hasieran hiriak izaera turistikoa hartu zuen, La Muerako bainuetxearen bidez. Halaber, Antiguako pasealekuan eraikin berriak egin zituzten. XXI. mende hasieran, hiriaren erdialdeko plazan kokaturiko aduana zaharra, bainuetxe bilakatu zen.

Udalerri mugakideak

Ekialdean: Junta de Villalba de Losa, Berberana (Burgos) eta Aiara.
Iparraldean: Aiara eta Amurrio.
Ekialdean: Amurrio eta Urkabustaiz.
Hegoaldean: Amurrio.

Kontzejuak

Urduñako udalerriaren barnean, Urduñako Hiriko eremuaz gain, Belandia, Lendoñobeiti, Lendoñogoiti eta Mendeika kontzejuak daude. Zentzu honetan, Urduña da bere mugen barnean izaera administratiboa duten herriak dituen udalerri bakarra Bizkaian.
Halaber, Urduñako Komunitatea izeneko elkargo lur eremu bat dago udalerri honetan. Elkargo lur hau Junta de Villalba de Losa (Burgos), Aiara eta Amurrioko udalerriek erabil dezakete.

Urduñar ezagunak

Juan Ortiz de Zarate (1521-1576), konkistatzaile eta kolonizatzailea.
Juan de Garay (1528 - 1583), esploratzaile eta kolonizatzailea.

GEHIGARRIA Gasteiz

Gasteiz Arabako hiriburua da, baita Euskal Autonomia Erkidegokoa ere 1980tik, bertan baitituzte egoitza nagusiak Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrak. Euskal Herriko bigarren hiririk populatuena da, bai eta Arabako udalerririk zabalena ere.
Gaztelaniaz Vitoria du izena, baina izen ofizialtzat Vitoria-Gasteiz erabiltzen da. Hiriak 235.661 biztanle dauzka 2008ko datuen arabera. Euskal Herriko bigarren udalerririk handiena da, 276,81 kilometro koadrorekin (handiena Baztan izanik).

Auzoak

Gasteiz hogeita zortzi auzoz osaturik dago. Hiriaren sorreratik XIX. mendearen bigarren erdira arte, egun Alde Zaharra dena besterik ez zegoen. Sasoi horretan hiriaren hedatzeari ekin zitzaion hegoalderantz, Zabalgunea osatuz. XX. mendearen hasieran hiritartze berriak egin ziren egun Babesgabetuak, Lovaina, Anglo-Vasco, Judimendi eta Koroatzea diren auzoetan, bai eta Mendizorrotza auzoko zenbait tokitan ere. XX. mendeko bigarren zatian, industrializazio prozesu azkarraren eta etorkinen etorreraren ondorioz, auzo modernoagoak eraiki ziren: Abetxuku, Adurtza, Arana, Aranbizkarra, Arantzabela, Ariznabarra, Done Jakue, Ehari-Gobeu, Gazalbide, Pilar, San Kristobal, San Martin, Santa Luzia, Sansomendi, Txagorritxu eta Zaramaga. Mendearen hondarrean, 1990eko hamarkadan, Arriaga-Lakua sortu zen.
2000. urteko
Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak hiriaren hazkunde nagusia ekialderantz eta mendebalderantz gertatuko zela zehaztu zuen, hain zuzen Salburua eta Zabalgana izeneko lur-eremu handietan. Bakoitzean 10.000 etxebizitza inguru eraikitzen ari dira. Salburuan eta Zabalganean eraiki diren auzo berriek ez daukate izaera administratiborik oraindik, Gasteizko nekazaritza lur eta herrixka gehienak biltzen dituen hiru auzo handietan, Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremuan, Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremuan eta Ekialdeko Nekazaritza Eremuan, integraturik baitaude oraindik ere.
[
aldatu] Herriak

Gasteizko herrien lurraldeak

Gasteizko hiriaz gain beste herri txiki batzuk ere barnean hartzen ditu udalerriak. Historian zehar, Gasteizek inguruko hainbat herrixka anexionatu ditu eta gaur egun duen azalera handia lortu du. XIX. mendean Ehari eta Elorriagako herrixkak anexionatu zituen, eta XX. mendean Ariniz, Foronda, Otoak eta Mendozako herrixkak.
Gasteizko herrien zerrenda hau da:
Aberasturi, Amarita, Andetxa, Andollu, Arangiz, Aretxabaleta, Argandoña, Ariniz, Arkaia, Arkauti, Armentia, Artatza Foronda, Askartza, Aztegieta, Berroztegieta, Betoñu, Bolibar, Ehari, Elorriaga, Erretana, Eskibel, Estarroa, Foronda, Gamarragutxia, Gamarra Nagusia, Gamiz, Gardelegi, Gaztelu, Gereña, Gobeu, Gometxa, Ilarratza, Ihurre, Jungitu, Krispiña, Lasarte, Legarda, Lermanda, Lopida, Lubinao, Mandoiana, Margarita, Martioda, Matauku, Mendiguren, Mendiola, Mendoza, Miñaogutxia, Miñao, Monasterioguren, Oreitia, Otazu, Otobarren, Otogoien, Subilla Gasteiz, Uribarri Dibiña, Uribarri Arratzua, Uribarri Nagusia, Villafranca, Zerio, Zuhatzu eta Zumeltzu.

Etimologia

Donemiliaga Kukulako 1025. urteko reja agirian Gastehiz izena agertzen da hamarrenak ordaintzen zituen Arabako herri bat izendatzeko. Bestalde, hiriaren sorrera foruak, 1181ekoak, honela dio: Placuit mihi libenti animo et sana mente populare vos in praefata villa, cui novum nomen imposui, scilicet Victoria, quae antea vocabatur Gasteiz.
Gasteiz hitzaren jatorria azaltzeko hamaika hipotesi eratu dira denboran zehar. Egun hipotesirik onartuena
Alfonso Irigoienek plazaraturikoa da. Horren arabera, Gasteiz Gaste pertsona izenaren deribazio patronimikoa litzateke. Azken hau askotan -a artikulua itsatsita agertzen da agirietan, Gastea forman. Zehaztu gabeko garai batean hitza toponimo bihurtu zen, eta gero herri bilakatu zen.
Gastea hitzaren jatorri probableena, Irigoienen arabera, gaztea da. Gastea eta Gartzea (azken hau, dirudienez, Gartzia/García abizenaren jatorria) aurrekoaren bi aldaera lirateke, bata mendebaldekoa eta bestea ekialdekoa, bertze/beste, bortz/bost edo ortzegun/ostegun kasuetan gertatzen den bezala.
Jorge Maria Ribero-Menesesen ustez Gasteiz Gazteliz terminoaren eratorria izan daiteke. Haren ustez, Vitoria (Biztoria) toponimoa Gasteiz bezain euskalduna litzateke. Euskal Herriko hainbat lekutan -Arratian eta Debagoienan kasu- Bitturi esaten zaio.

Euskara

EAEko hiriburuaren biztanle gutxi dira euskaldunak: %24.60 inguru, 2006. urteko erroldako datuen arabera. Hala ere, gaur egun gasteiztarrek eskura dituzte hainbat ikastola (Abetxuku, Aranbizkarra, Armentia, Olabide, Umandi...), bertso-eskola bat eta hainbat euskaltegi. Halaber, hirian Araba Euskaraz antolatu dute hainbatetan (1981, 1992, 1995 eta 2006an), eta badira urte osoko beste hainbat ekimen ere, hala nola "GEU" aldizkaria —2010ean argitaratzeari utzi behar izan ziona— edo Iban Zalduak gidatutako literatura lantegiak.
Gasteiztar euskaldun ezagunen artean ditugu
Erramun Olabide, Odon Apraiz eta Henrike Knorr hizkuntzalariak; Fito Rodriguez, Xabier Montoia, Rikardo Arregi, Edu Zelaieta, Karmele Jaio eta Katixa Agirre idazleak; eta hainbat politikari, kirolari, irakasle, bertsolari eta abar.

Museoak

Arabako Arte Ederretako Museoa
Artium Museoa
Armen museoa
Naipeen museoa
[
aldatu] Ospitaleak
Arabako Ospitalea
Santiago Ospitalea
Txagorritxu Ospitalea
[
aldatu] Bestelakoak
Principal Antzokia
Azkena musika aretoa.

GEHIGARRIA Galdakao


Galdakao (Galdácano gaztelaniazko grafiarekin) Bizkaiko udalerria da. Bilboaldean dago eta Txorierri, Durangaldea eta Arratiako eskualdeekin egiten du muga. Bilboko gune metropolitarreko herririk ekialdekoena da, bai eta Bizkaiko zortzigarrenik populatuena ere.

Usansolo auzoa nabarmena da, herri izaera duena eta herrigunetik kanpo dagoena. Zerbitzuei dagokienez Galdakaoko Ospitalea azpimarratu behar da, Usansolon dagoena hain zuzen ere.

Inguru naturala eta kokapena

Galdakao Bilboaldean kokatzen da, Gangurengo mendilerroaren magaletan. Orokorrean erliebea malkartsua da eta altuera ertaineko mendixka ugari ageri da. Mendixka horien artean, nabarmenenak dira Arrezurriaga (329 m), Txispamendi (221 m) eta Santa María (476 m). Udalerriaren hegoaldean bestalde, Upo mendia (556 m) eta Mandoia mendia (640 m) ageri dira. Bestela, Ibaizabalek herria zeharkatzen du ekialdetik etorria eta mendebaldean kilometro gutxira Nerbioi ibaiarekin bat egiten du, Basaurin.

Galdakaok Zamudio, Lezama eta Larrabetzurekin egiten du muga iparraldean, hegoaldean Zaratamo eta Zeberiorekin, ekialdean Amorebieta-Etxano, Lemoa eta Bediarekin eta mendebaldean Etxebarri eta Basaurirekin

Historia

Galdakao hiri nafarra izan zen, harik eta XIII. mendean Gaztela Mendebaldeko Nafarroaz jabetu arte. Galdakao XII. mendean merkatarien bide gurutze garrantzitsua izan zen. Malmasingo gaztelua Gaztelako tropen esku geratu eta gero, Santxo Galdakaokoa bidali zuten errege nafarrek Galdakao inguruaren defentsa gauzatzera. Galdakaoko Isasi eta Isasigoikoa dorretxeak Santxo Galdakaoko jaun nafarrarenak ziren. herriaren agerpenaren data zehatza ezagutzen ez den arren, mende batzuk geroago, XIV. mendeko dokumentu baten arabera, bertako biztanleek herrixka Bilboko auzo bezala eskatu zioten Bizkaiko Jaunari. Galdakao hortaz Bilboko auzo bat izan zen 1630ra arte. Ondoren Uribe eskualdeko elizate moduan Bizkaiko batzar nagusietako 38. jarlekua bete zuen.

Berez nekazal herria zenean industria ustiapena nagusituz joan zen XIX. mendetik. Harrobi, burdinola eta lehergailuen industriek garrantzia izan zuten. Industrializazioaren erabateko garapenarekin batera, Galdakaoko biztanleria asko hazi zen, eta hamarkada gutxiren buruan biztanleria hamarkoiztu egin zen.

Jaiak eta ospakizunak

Kultur EtxeaHerriko jaiak iraila erdialdean ospatzen dira, Gurutze Santuaren omenez. Jaien egun nagusia irailaren 14a da, eta ekitaldi nagusienak egun horren inguruko bi astebururik hurbilenetan antolatzen dira.

Urtean zehar, ihauteriak, eta San Juan eguna ere ospatzen dira, otsaila eta ekainaren 23an.

Galdakoztar ezagunak

Juan Jugo (1920-), futbolaria.
Txomin Aurrekoetxea (1943-), politikaria.
Jose Inazio Basterretxea (1959-), idazle eta kazetaria.
Idoia Zenarrutzabeitia (1959-), politikaria.
Jon Azkueta (1967-), kirolaria.
Cristina Castro (1969-), kirolaria.
Julen Gabiria (1973-), idazlea.
Arkaitz Estiballes (1977-), bertsolaria.
Oier Zearra (1977-), pilotaria.
Igor Anton (1983-), txirrindularia

GEHIGARRIA Txistea

Neska bat bere amarekin parkean dago. Kakagura da eta amak errepidera joateko esaten dio. Bertan dagoelarik kamioi bat pasatu da boxina jo du.

-PI-PI.

Neskak dio:

Bai, zuk pipi baina nik kaka.

GEHIGARRIA Tetrix

GEHIGARRIA Ipuin didaktikoak

Batzuetan oso zaila izaten da umeen galdera batzuk erantzutea ( umeak nondik datozen, zergatik dagoen jende azala kolore desberdinetakoa duena, etab ) nahiz eta erantzuna jakin. Baina nola azaldu ume bati kontzeptu horiek harentzako ulergarri den modu batean?

IPUIN DIDAKTIKOAK erabiliz.

Liburu mota hauetan, hezitzaileei eta gurasoei azaltzeko zailak iruditzen zaien gaik jorratzen dira. Hau da, arazoak sortzen dituzten gai horiei erantzuna ematen die eta, gainera, umeek ulertzeko modu zehatz eta errez batean azaltzen dituzte. Horrela umeen zalantzak argi gelditzen dira eta gurasoek zein hezitzaileek ez dute pentsatu behar zelan azaldu behar dioten ume txiki bati arazo korapilotsu bat.

Horrez gain, umeentzako mingarriak izan daitezkeen gaiak naturaltasunez eta modu egoki batean azaltzen dira. Adibidez, ume txiki baten gurasoak dibortziatzen badira, egoera hori mingarria izango da umearentzako. Baina liburu mota hauetan, gurasoen banaketa "txollo" bat balitz bezala agertuko da. Hau da, ume ikasiko du bere gurasoak ez direla berriro elkarrekin biziko baina bera bi etxe edukiko ditu, opari gehiago jasoko ditu, etxe batean bestean egiten ez dituen gauzak egiteko aukera izango du, etab. Orduan, umearen kezkak eta zalantzak argituko dira eta egoera mingarria beste ikuspegi batetik ikusiko du.

Liburu mota hauek 3-12 urte bitarteko umeentzat zuzentzen dira eta oso gai desberdinak lantzen dituzte: sexualitatea, berdintasuna, harreman pertsonalak, adiskidetasuna, etab.

GEHIGARRIA Yurdana dantzan !

Bertan ikusten duzuen bideoa Algara Dantza Taldea da, Gasteizko Boulevard-ean dantzan. Ideia hau bururatu zitzaigun aurten gure taldeko XX.urteurrena delako. Emanaldi txiki hau apirilaren 24an izan zen. Ikusten duzuenez, bat-batean hasi ginen dantzan. Dantzaren izena "dir dai" da.

Algarako bideo gehiago ikusi nahi badituzue, helbide hau uzten dizuet http://www.youtube.com/user/AlgaraDantzaTaldea eta informazio gehiago jakin nahi baduzue http://www.algaradantzataldea.com/